XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Fabulazio hori intentziodun izango da, dudarik gabe. Baina, bereiziki, haurraren ahalmen irudikatzaileak esnatzen hasteko balio izan behar du. (Op. cit.: 5-6.)
Antzerki lan biek sarreratxo bat dute. Lehenengoan sorgin biren arteko elkarrizketak bideratuko du irakurlea/ikuslea Martin arotzaren istorioa ezagutzera.
Ordu erdi bat baino lehen burdinezko tresna berri bat asmatu
(op. cit.: 36).
Martinek, gaztain-zuhaitzaren hostoa aztertuz, zerra asmatuko du. Bigarren baldintzan Nik numeroak izendatuko dizkizut. Eta zuk, numero bakoitzaren arabera, erlijio sainduari dagokion zenbaitekin erantzun beharko duzu
(op. cit.: 40) proposatuko dio deabruak. Hamairu zenbakiarekin Ez dok hamairu! Badok hamairu!!
(op.cit.: 44) espresio ezaguna esanez libratuko da Martin.
Sendagile Maltzurra, ez haurrentzat, baizik gaztetxoentzat da bereziki; gaiaren haria frango bihurriago baita... (Op. Cit.: 6.)
Xebaxtian, 16 urteko morroia izango da hasieran bakarrizketa batean, eta gero publikoari zuzenduz, istorioan sartuko gautuena.
Egia esan, antzerki lan biak oso ezberdinak dira, gai, tratamendu eta destinatzaile aldetik, baina hasieran aipatutako pedagogia berritzaileen eraginez eta herri ipuin eta kantetan oinarrituz egindako lanak ditugu.
Baina ez dira hauek Lurdes Iriondok plazaratutako antzerki lan bakarrak 1979an, eta
Sei urte horietan aldaketa batzuk gertatu ziren...